Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Herri kohesionatua erdiesteko hezkuntza-sistema inklusibo eta berdintzailea lortzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0308]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Herri kohesionatua erdiesteko hezkuntza-sistema inklusibo eta berdintzailea lortzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0308]

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio: 

  1. Gure ikastetxeetan oreka, gizarte kohesio, interkulturalitate eta bizikidetza handiagoak lor ditzala. Horretarako, eskolatze-irizpide bateratu berriak aplikatu ditzala, bizikidetza eta inklusibitatea sustatuko dutenak. Horretarako, eskolatzeak kontuan izango du ikasleen aniztasuna, eta ahalbidetuko du ikasle atzerritarrak sare publikoaren eta kontzertatuaren artean eta sare horien barruan modu orekatuan integratzen aurrera egitea 
  1. Erakundearteko koordinazioa indartzea, eskolaratze-eskariak egokitzeko egoera indibidual eta kolektiboetara. Horretarako, lan egin dezala tokiko erakundeekin, elkarteekin eta gizarte eragileekin, inguruari irekitako proiektu interkulturalak garatzeko. 
  1. Jarrai dezala bultzatzen hezkuntza sistemak oztopo sozioekonomikoak gainditzen laguntzea. Horretarako, bermatu dezala kohesioa, desabantaila egoeran dauden ikasleak eta familiak babesteko neurrien bitartez, beken ebazpena arinduz, horiek ahalik eta epe laburrenean ordaintze aldera. Horrela, hezkuntzarako sarbiderako aukera berdintasuna bermatuko da. 

4. Kalitatezkoa Hezkuntza inklusiboa bermatu dezala ikastetxe guztietan, eta intentsifikatu ditzala neurri espezifiko anitzak dibertsitate handia kudeatzen duten ikastetxeetan. Horretarako, beren hezkuntza- eta hizkuntza-proiektuak potentziatu ditzala. 

  1. Jarrai dezala ikasle atzerritarren arretarako II Planean definitutako ekintzetan lanean eta ekintza horiek inplementatzen, 2016-2020 eskola inklusibo eta interkulturalerako esparruan.