Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Pentsio-sistema publikoari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0320]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Pentsio-sistema publikoari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0320]

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak, belaunaldiarteko elkartasunerako berme eta ongizate-estatuaren zutoin izaten jarraituko duen pentsioen sistema publiko baten alde, Estatuko Gobernuari eskatzen dio: 

1.- Pentsioen sistema publikoa berma dezala, ezaugarri izango dituenak nahikotasuna eta iraunkortasuna, oinarrituko dena elkartasun- eta gardentasun-esparru batean dauden pentsio duinetan. Finantzazio-iturri ziurretan sustengatuko da, egungo eta etorkizuneko onuradunei pentsio aurresangarriak eta egokiak bermatuko diena, Espainiako Konstituzioko 50.artikuluan ezarritako baldintzetan. 

2.- Berreskuratu dezala Estatuko X: Legealdiko adostasuna, eta horretarako: 

  1. a) Indargabetu dezala 23/2013 Legea, Gizarte Segurantzaren Pentsio. Sistemaren Jasangarritasun Faktorea eta Errebalorizazio Indizea arautzen dituena; eta ordezkatu dezala Toledoko Itunaren baitako akordio esplizitu bat duten formula berriez, argiagoak, seguruagoak eta gardenagoak, eta ez direnak hain erregresiboak izango kotizaziodun izan direnei sortutako itxaropenetan, hala nola pentsioen eguneratze-formulak berrezarri ditzala, KPIari lotuta. 
  1. b) Indargabetu dezala 5/2013 EDLko aurrejubilazioaren arautzea. 
  1. c) Berrezarri dezala Erreserba Funtsaren erabilera librea %3tik haratago –hala arautzen du 28/2003 Legeak, azaroaren 29koak, eta salbuespenak ezartzen dituzte 28/2012 EDLak eta ondoz ondoko aurrekontu-legeek-. Helburua da pentsioen sistema publikoaren iraunkortasunaren berme finantzariorako mekanismo gisa erabiltzen jarraitu ahal izatea. 

3.- Sistemaren diru-sarreren gorakada bultzatzea. Horretarako, kontratazio irregularraren eta kotizazioko iruzurraren aurkako mekanismoak indartu ditzala, hala nola, bere kasuan, gizarte segurantzako sistema finantzatzeko balizko defizitak osatuz, zerga-sistematik etorritatako diru-sarreren bidez. 

4.- Gizarte segurantzako sistemari ez dagozkion gastuak ezabatzea. Horien artean daude enpresen gizarte segurantzako kotizazioaren gutxitzeak, hobariak eta salbuespenak, hala nola erakunde administratiboen kudeaketa-gastuak, horiek Estatuko aurrekontu orokorretara bideratuz. 

5.- Neurri espezifikoak har ditzala, pixkanaka ezabatzen joateko gizon eta emakumeen arteko prestazioen zenbatekoan dagoen arrakala. 

6.- Toledoko Itunaren izpiritua berreskuratzea, neurri eta gomendioak aztertzeko eta proposatzeko oinarrizko esparru gisa, ezinbesteko tresna egiturazko arazoak eta egin beharko diren erreforma nagusiak aztertzeko. 

7.- Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketako esparruko eskumenak berehala Euskadiko Autonomia Erkidegora eskualdatzera bideatutako ekimenei ekin diezaiola, bere izaera bateratuaren eta elkartasun-printzipioaren errespetuaren baitan, bat etorriz Gernikako Autonomia Estatutua onartzen duen 3/1979 Lege Organikoko 18.2 artikuluan eta Bosgarren Xedapen Iragankorrean jasotakoarekin.