Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, euskal errepideetan ziklismoak, ziklturismoak eta bizikletaren erabilera ezberdinek bizi duten egoerari eta segurtasun-neurriak bermatzen jarraitzeko beharrari buruz [11/11/02/01/0207]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, euskal errepideetan ziklismoak, ziklturismoak eta bizikletaren erabilera ezberdinek bizi duten egoeraren eta segurtasun-neurriak bermatzen jarraitzeko beharraren ingurukoari. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0207] 

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak eskumena duten erakundeei (udalak, foru-aldundiak eta Eusko Jaurlaritza) gomendatzen die euskal kale eta errepideetan bizikleta-erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko lan egiten jarraitzeko. Horrela, kale eta errepideetako erabiltzaile ezberdinen (oinezkoak, txirrindulariak eta ibilgailu motordunen gidariak) elkarbizitzari lagunduko zaio, eta, gainera, egin beharreko ekintzak erabileren eta beharren bilakaerara egokituko dira, bideetako segurtasunari zein prestakuntzari eta kontzientziazioari dagokienez.