Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal eskola publikoan eskolaratzeko eskubidea bermatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0310]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal eskola publikoan eskolaratzeko eskubidea bermatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0310]

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio: 

  1. Jarrai dezala modu erabakiorrean kalitatezko eskola berritzailearen, inklusiboaren eta ekitatiboaren aldeko apustua egiten, gure ikastetxeetan oreka, kohesio soziala, interkulturalitatea eta bizikidetza handiagoak lortze aldera. 
  1. Jarrai dezala hezkuntza sistema osoaren kalitatea hobetzen, hezkuntzara bideratutako baliabideen kudeaketa handiagorantz eta eraginkorragorantz aurrera egiten, ikaslea izanik sistemaren erdigune gisa eta aukera berdintasuna bermatzen justizia sozialetik eta ekitatetik.  
  1. Modu eraginkorragoan bermatzea familien askatasuna eta eskubidea libreki erabakitzeko beren seme-alabentzat nahi duten ikastetxea eta hezkuntza proiektua. 
  1. Jarrai dezala inspekzio-jarduerekin bai Lurralde Batzordeetatik, bai Hezkuntza Ikuskaritzatik. Helburua da bermatzea hezkuntza komunitatea osatzen duten pertsonen indarrean dagoen araudian aitortutako eskubide eta betebeharrak gauzatzea.