Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Indarkeria matxista kasuetan kontrol telematikoa erabiltzerari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0297]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Indarkeria matxista kasuetan kontrol telematikoa erabiltzerari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0297]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak indarkeria matxista pairatu duten pertsonen arretarako zerbitzuen arduradun diren Eusko Jaurlaritzako sailei eskatzen die, Emakunderekin behar bezala koordinatuta, berrikusi ditzatela jarduteko protokoloak, pertsona horien arreta integrala bermatzen jarraitze aldera.
  2. Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio zaintza elektronikorako tresnen sistema teknikoa hobetu dezala, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari horren erabilera sustatu dezala, gutxienez “arrikuski ertaineko” kasuetan.
  3. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Udalei eskatzen die lanean jarrai dezatela Erakundearteko II Akordioaren Jarraipen Batzordearen baitan, etxeko eremuan tratu txarren eta indarkeria sexualaren biktima diren emakumeen arretan, indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko zerbitzu guztiak hobetzeko.
  4. Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioari eskatzen dio lehentasunezkotzat jo dezala genero indarkeriaren biktima diren emakume eta adin txikikoen segurtasuna bermatzea, eta ondorioz, bere kasuan, beharrezko lege erreforma guztiak sustatzearen beharra, kontrol neurriak errudunengan aplikatzeko, biktimek hala eskatuz gero.
  5. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailari eskatzen dio azter dezala eta, hala badagokio, berrikusi dezala Euskadiko Autonomia Erkidegoko abokatuen elkargoekin eta prokuradoreen elkargoekin Genero Indarkeriarako Ofiziozko Txandan jarritako profesionalen izendatze- eta izendapen-prozedurak. Helburua da asistentzia juridiko hobea ematen jarraitzea Genero Indarkeriarek biktima diren emakume eta adin txikikoei.