Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, Erabilera turistikoko etxebizitzen eta erabilera turistikoko etxebizitza partikularretako logeletako ostatuen inguruan

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, Erabilera turistikoko etxebizitzen eta erabilera turistikoko etxebizitza partikularretako logeletako ostatuen inguruan. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira.  [11\11\03\00\0021]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio beharrezko ekintzak egin ditzala, Udalekin akordio bat lortze aldera. Akordio horrek ahalbidetuko du Euskadiko Turismo Enpresa eta Jardueren Erregistroa konfiguratzeko sortutako zailtasunak gainditzea, lurzoruaren erabilerarako definizioan udal eskumenei dagokienez.
  2. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio informazio kanpainak egin ditzala Erregistroan izena emateko betebeharrari buruz erabilera turistikoko etxebizitzak edota logelak eskaintzeko. 
  3. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio erabilera turistikoko etxebizitzak eta logelak merkaturatzen dituzten elkarte eta plataformekin akordioak itxi ditzala, Euskadiko Turismo Enpresa eta Jardueren Erregistroan izena eman gabeko eskaintza ezabatze aldera. 
  4. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, datuak babesteko beharrezko mugak kaltetu gabe, bilatu dezala modua erabilera turistikoko etxebizitza eta logelen informazioa foru Ogasunekin partekatzeko, legez kanpoko eskaintza detektatze aldera.